Zabalik dago LABO XL6 espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdian proposamenak aurkezteko epea
Zabalik dago Donostiako LABO XL6 espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdian parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Gaurtik hilaren 31era arte zabalik dago, biak barne, eta jaialdia azaroaren 14tik 17ra bitartean izango da.
Deialdia munduko edozein lurraldeko edozein konpainia eta artistari irekita dago, eta dantza, antzerki eta zirku garaikideko formatu txiki, ertain eta handiko piezatara zabalik dago. Halaber, hizkuntza eszeniko berriek arreta berezia izango dute. Proposamen webgunean dagoen formularioaren bidez bidali daitezke eta ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko dute.