Lagunartean ibili dira Txanpontxo jaietako bazkarian
Bidebietako Txanpontxo jaietako asteburua eguraldi onarekin hasi dute. Erdi Aroko feriarekin batera, erraldoi eta buruhandiek hartu dute auzoa Taupada batukadarekin, besteak beste. Herri bazkaria, berriz, 5. blokeko kirol pistan egin dute, lagunartean. 50 bat pertsona elkartu dira oilasko errea dastatzeko.
Festak ez du etenik, eta oraindik hainbat jarduera geratzen dira jaiez gozatzen jarraitzeko. Egitaraua helbide honetan ikus dezakezue. Aldiz, Txanpontxo jaietako argazki bilduma, herri bazkaria barne, jarraian duzue ikusgai.