Igarotako bidearen kronologia bat

Erraustegira martxa bihar izango da, 11:00etan Lasarteko Okendotik abiatuta

Asteazkenean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen GuraSOSen babes helegitea.

ErraustegiaGelditu 2022ko 'Erraustegia Gelditu' martxa.Noaua

Erraustegira martxa bihar izango da, 11:00etan Lasarteko Okendo plazatik abiatuta erraustegi atariraino Errausketarik ez! Erraustegia ez da miraria, oztopoa da aldarripean. Helburua “agintariei erraustegia geldi dezatela exijitzea” da. Donostia Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarteek bat egin dute martxarekin.

Halaber, martxaren osteko egunetan ToxicoWatch fundazioko bi ordezkarik eginiko behaketa lanaren emaitzak aurkeztuko dituztela jakinarazi zuen Noaua aldizkariak. Bi aurkezpen saio iragarri dituzte “analisien emaitzak” aurkezteko; lehenengoa, hilaren 23an, Hernanin; bigarrena, 27an Usurbilgo Sutegin. ToxicoWatchetik Erraustegiaren Aurkako Mugimenduari aurreratu diotenez, “Zubietako erraustegiaren inguruan bildutako laginetan kutsaduraren igoera kezkagarria aurkitu da”.

Babes helegitea

Gainera, asteazken honetan, hilaren 15ean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen GuraSOSen babes helegitea; izan ere, kasuak “garrantzi konstituzional berezia” zuela azaldu zuen eta Auzitegiak aztertu egingo du elkarteak zilegitasuna ote duen Zubietako erraustegiaren ingurumen baimena errekurritzeko. Errekurtso hau 2021eko martxoan EAEko Auzitegi Nagusian izandako epai batengatik jarri du elkarteak. Epaiak uko egin zion ingurumen baimena aztertzeari, antza GuraSOS elkarteak ez duelako “zilegitasun aktiborik” argudiatuz. Hortaz, oraingoan, Espainiako Konstituzionalak egoera argitu beharko du.

 

HITZAkide HITZAkide