Orixe Ikastolaren Zuloagako eraikinaren fatxada berrituko dute
Orixe Ikastolaren Zuloagako eraikina.Inaxio Esnaola Parte Zaharreko Orixe Ikastolaren fatxada nagusia berritzeko lanen espedientea onartu du Donostiako Udalak. Zehazki, Zuloagako HLHI eraikinaren aurrealdea da berrituko dutena. Lizitazio aurrekontua 376.187 eurokoa da, eta egikaritze epea sei hilabetekoa.
Fatxadako harea etengabe erortzen da, eta, horren ondorioz, tamaina handiagoko zatiak erortzen ari dira. Tamaina handieneko zatien erorketa eraikinaren fatxada nagusian gertatzen da bereziki, Aldamar kalera ematen duena, dekoratuena delako; baina gainerako fatxadetan ere gertatzen da.


