Aiara Agirrezabala txuri-urdinak Europako txapelketa irabazi du
Aiara Agirrezabala Europako txapeldunaren dominarekin.Reala Realeko Aiara Agirrezabala futbol jokalariak Europako 17 urtez azpiko txapelketa irabazi du. Espainiako selekzioarekin jokatu du txapelketa Suedian, eta finalean Ingalaterra menderatu zuten (4-0). Agirrezabala hasierako hamaikakoaren parte izan zen, baita gainerako partidetan ere. Berastegiko jokalari gaztea maila onean aritu dela nabarmendu du Realak.

