Igarotako bidearen kronologia bat

1931an hildako itsasoko langileak omentzeko martxa Trintxerpetik aterako da

Larunbatean, 11:00etan, Trintxerpeko Gernika Plazatik abiatu da martxa, eta Donostiako Ategorrietako Erlojuan amaituko da. Bertan, duela 93 urte Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hildako langileak omentzeko ekitaldia egingo da.

(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Ategorrietako erlojua.Joseba Parron San Sebastian

1931ko maiatzean Ategorrietan hildako itsasoko langileak omentzeko martxa egingo da, larunbatean, 11:00etan. Trintxerpeko Gernika plazatik abiatuko da, eta Ategorrietako erlojuan amaitu. Amaieran, duela 93 urte Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hildako langileak omentzeko ekitaldia antolatu dute Fato Cultura Daniel de Castelao Elkarteak, Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK.

Lan baldintzetan hobekuntzak aldarrikatu zituzten itsasoko langileek, “arrantzak errentagarritasun handia zuen arren, familiek gosea” pasatzen zutela azaldu dute antolatzaileek ohar baten bitartez. Horregatik, hauek mobilizazioekin hasi, eta 1931ko maiatzaren 27an egin zuten manifestazio masiboan Guardia Zibilak Ategorrietan zortzi langile hil zituen eta hainbat manifestari balaz zauritu zituen.

Hala, martxa honek omenaldia egin nahi die itsasoko langile klasearen eskubideen alde borrokatu zutenei; izan ere, “24 orduko atsedenaldiak eta soldaten hobekuntzak, besteak beste” izan ziren lortu zituzten hobekuntza batzuk.

Antolatzaileen ustez, “ezinbestekoa da historia ezagutzea eta egindako borroka gogora ekartzea”. Gainera, hilaren hasieran Pasaiako Udalean ekimen bar erregistratu dute “eraildakoen izena duen plaka jartzeko eta liburu bat argitaratzeko”.

 

HITZAkide HITZAkide