Bakearen aldeko jardunaldiak antolatu dituzte musulmanek eta kristauek
Garibai kalea.Beñat Parra Bakearen aldeko jardunaldiak antolatu ditu Elkarrekin Bizikidetzaren Alde taldeak, eta maiatzaren 31tik ekainaren 4ra arte bilduko dira Garibai kaleko Loiola zentroan. Helburua “berehalako su etena eskatzea, Palestinako genozidioa gelditzea eta bake prozesu bat hastea” eskatzea da. Jardunaldiak hainbat elkartek taldea osatzen duten hainbat elkartek antolatu dituzte: FIVASCO, FEERI, Loiola Zentroa eta Focolares.
Egunero, 09:00etan elkartuko dira 21:30ean amaituko den egitarau zabalarekin: hitzaldiak, testigantzak, elkarrizketak, zinema forumak, isiluneak eta otoitz uneak. Jardueren ordutegia eta dinamiken izenburuak “jardunaldi bakoitzean” emango dituztela jakinarazi dute bidali duten ohar baten bitartez.
Parte hartzea irekia da eta antolatzaile talde bat egongo da barau eta otoiz aldi guztietan, eta parte hartzeko modu ugariak planteatu dituzte; izan ere, 19:00etako hitzaldietan parte hartu daiteke, baita 09:00etako eta 21:00etako otoitz jardueraren batean parte hartuz, baita ere. Halaber, egunean zehar, 09:30etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara jarduera batzuetan parte hartuz. Era berean, barau egiten ari diren pertsonak bisitatzeko aukera egongo da.
Horregatik guztiagatik, “egoera oso konplexua” dela nabarmendu dute, “ertz asko dituena”. Horretarako, egoeraren “lekuko ezberdinak” bildu nahi dituzte, eztabaidaren bidez “bakoitzak ikasitakoa partekatuz eta ondokoari entzunez”. Hala, “gosea pairatuz barau egin behar dutenekiko elkartasuna” bizi nahi dute, “gosea gerra arma bihurtu” dutelako.

