Donostiako suhiltzaileek kamioi berri bat estreinatu dute
Donostiako suhiltzaileak. Donostiako Udala Donostiako suhiltzaileek gatza eta harea barreiatzeko gailua duen kamioi berri bat estreinatu dute. Zaharkituta eta hogei bat urte inguru zituen kamioia ordezkatu dute erosketa berri honekin, “erantzun bizkorragoa izatea eta segurtasun eta fidagarritasun handiagoa bermatu” egiten dutela nabarmendu dute.
Kamioi berriaren xede nagusia ez da horrenbeste suteak itzaltzea, baizik eta laguntzeko eta euskarri edo sostengu lanak egiteko, material gehigarria eta beharrezkoa garraiatuz. Hala, kamioi mota hau erreskateak egiteko erabiltzen da, baita ere. Gainera, ibilgailu hau gasolioa garraiatzeko erabili daiteke, istripua izan duen ibilgailuren batek lekualdatu beharko balu.
Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako Su-itzalketa, Prebentzio eta Salbamendu Zerbitzuko langileentzako jantzi profesionalen hornidura kontratatzeko espedientea onartu zuen asteartean. Kontratuak 9 lote ditu, aurreikusitako urteko gehienezko aurrekontua 76.798 eurokoa da ,eta gauzatzeko epea 2 urtekoa da, beste 2 urtez luza daitekeena.

