Larunbatean elkarretaratzea egingo dute suhiltzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean
Heriz pasealkuan hesi bat jarri dute suhiltzaileek. Gemma Inza Suhiltzaileek larunbatean egingo dute elkarretaratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, 12:00etan, Aprobados Enfurecidos kolektiboak deituta. Deialdiaren xedea 48 plaza berrien banaketa justu baten alde aldarrikapena egitea da; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundia akordio batera iritsi da Gobernantza Departamentuari atxikita dagoen Suhiltzaile Zerbitzuko langileen ordezkariekin 4+2 deituriko funtzionamendu eredua ezartzeko, eta honek eragin zuzena izango du sortu ziren 48 plaza berriekin.
Akordioaren arabera 2025ean egingo den oposizioetan aterako dira bete gabe dauden baina dagoeneko existitzen diren suhiltzaile postuak, eta horien artean, sortutako 48 postuak daude. Ohar baten bitartez adierazi dutenez, “oposizioak egiten diren bitartean 48 plaza hauek tenporalki bitarteko suhiltzaileek okupatuko dituzte, nahiz eta Euskadiko Suhiltzaile zerbitzura sartzeko egin diren 2022ko azken oposizio ez gainditu”.
Horregatik, suhiltzaileen lana balorean jarri nahi dute, eta egoera hau ez dela “justua” nabarmendu dute. Hori dela eta, 48 plaza berri hauen banaketa justu baten alde aldarrikatzen jarraitu nahi dute, “prozedura bizkorrak erabiliz, betiere berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioak errespetatuz”. Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak (Arkautek) gestionatutako Gipuzkoako Foru Aldundiko Enplegu Publikoaren Eskaintzarako deialdiaren oinarriak “errespetatu” egin behar direla azpimarratu dute, baita ere.

