Isabel Busto donostiarra izango da Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko zuzendari berria
Isabel Busto donostiarra Gipuzkoako enpresen elkarteko zuzendari berria da, postu honetan izango den lehendabiziko emakumea. 11 gizon agintarien ostean, Bustok makila hartu zuen, atzo, Adegiren Batzar Nagusian, eta azken bi agintaldietan zuzendari izan denaren Eduardo Junkerari hartu dio erreleboa.
Bustoko esperientzia handia du zuzendaritza postuetan; izan ere, Adegin Junkeraren ondokoa izan da eta Confebasken zuzendaria izan zen urtebetez, baita ere. Hala, pozez heldu zion atzo etapa berriari eta beste emakumeentzat “erabaki hau eredu izatea” nahi duela nabarmendu zuen.
Zuzendari berriak enpresei eta enpresaburuei prestigioa itzuli behar zaiela partekatu zuen, “enpresek indarrez egiten dutelako lan ekonomiak aurrera egiteko”. Horretarako, erakunde publikoen babesa eskatu du, etorkizunean iritsiko diren egoerei “elkarrekin aurre egiteko”.
Azkeni, Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuarekin batera, amaiera eman zioten ekitaldiari. Urkulluk “enpleguaren egoeran, gazteen soldatan eta talentuan” jarri zuen arreta, eta azpimarratu zuen gazteek lan baldintza egokiak behar dituztela “hauspotu, indartu eta erraztu” behar den bizi proiektu bat garatzeko.