Maila onean aritu dira, lehiatik kanpo geratu arren
Gipuzkoa Basketek Urrezko LEB Ligan jarraituko du datorren sasoian, ACB Ligara igotzeko trenak ihes egin ondoren.
Tizona Burgosen eta Gipuzkoa Basketen arteko partida erabakigarria.Tizona Burgos Bukatu da Gipuzkoa Basketen denboraldia, eta harro egoteko arrazoiak dituzte. ACB Ligara igotzeko final-laurdenetako bosgarren partidan galdu egin zuten donostiarrek, Tizona Burgosen pistan (76-73). Gertu izan zuten garaipena, baina ez zen posible izan. Horrela ere, maila onean aritu da Gipuzkoa Basket ligan eta kanporaketako partidetan. Ondo egindakoa aintzat hartu, eta datorren denboraldian berriz ere saiatu beharko dira.
Eskubaloian, Bera Berak bere historiako bederatzigarren liga irabazi zuen larunbatean, Elx arerio gogorraren pistan. Hortaz, Espainiako Kopa eta Superkopa ez ezik, Ohorezko Mailako liga ere irabazi dute aurten. Denboraldi berean hiru tituluak irabazten dituzten laugarren aldia da (2012-2013, 2013-2014, 2016-2017 eta 2023-2024).
PARTIDAK
Saskibaloia
Gizonezkoen bigarren mailako liga, final-laurdenak
- 5. partida: Tizona Burgos 76 – Gipuzkoa Basket 73
Eskubaloia
Emakumezkoen liga, finaleko bigarren partida
- Elx 27 – Bera Bera 27

