Igarotako bidearen kronologia bat
Txirrindularitza

Unax Beteluk mendiko saria irabazi du Euskadiko Txapelketan

Donostialdea Bizikletaneko ziklista donostiarrak hamaikagarren bukatu du Zegamako gazte mailako proban.

UnaxBetelu Unax Betelu donostiarra, Zegaman jokaturiko Euskadiko txapelketan.Aritz Arambarri

Denboraldi ona egiten ari da Unax Betelu txirrindulari donostiarra. Larunbatean onenekin aritu zen Zegaman jokaturiko gazte mailako Gipuzkoako Txapelketan (87,7 kilometro). Mendiko saria irabazi zuen, Lierniko lehen hiru igoeretan aurreneko postuan pasatu eta gero. Helmugan, berriz, hamaikagarren izan zen Oskitx Egiguren (Baque) irabazlearengandik 1:50era.

Donostialdea Bizikletaneko beste hiru ziklistek bukatu zuten proba: Unax Otegi hernaniarra 21. izan zen, Mattin Basurto donostiarra 46., eta Aimar Capdequi astigartarra 50. Taldekako sailkapenean, bosgarren postua eskuratu zuen talde donostiarrak.

Kadeteak ere lehian

Atzo, Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa jokatu zen Bergaran, eta Donostialdea Bizikletaneko txirrindulari onena Jaime Abalos donostiarra izan zen. Bederatzigarren postuan sailkatu zen, Urko Nazabal (Oriako) irabazlearengandik 30 segundo eta 97 ehunekoetara. Taldeko beste zortzi txirrindularik ere amaitu zuten proba: Liam Martinez (27.), Martin Leblanc (29.), Danel Txapartegi (39.), Oier Perez Ruiz de Cortazar (63.), Aimar Moreno (67.), Oihan Betelu (75.), Markel Alonso (84.), eta Oier Arregi (85.).

HITZAkide HITZAkide