Udalak ONCEko kioskoak kentzeko baimena eman du, erakundeak hala eskatuta
ONCEk hiru kioskoren jabari emakidei uko egin zion eta Donostiako Udalak hauek kentzeko baimena eman du. Karmengo Andre Mariren kaleko 15. zenbakian, Urbieta kaleko 64. zenbakian eta Matia kaleko 2. zenbakian daude kiosko hauek.
Alkateak Tokiko Gobernu Batzarraren prentsaurrekoan jakinarazi duenez, udalak 2018an eman zuen loteria kupoiak saltzeko ONCEri espazio horiek modu pribatiboan erabiltzeko administrazio emakida, “baina merkatuak azken urteetan izandako aldaketen ondorioz”, hiru kiosko hauek behin betiko kentzeko eskatu dio Ondare Zerbitzuari.