Gros Xake Taldeak Euskadiko haur mailako taldekako txapelketa irabazi du
Gros Xake Taldeko txapeldunak. Gros Xake Taldeak bi txapelketa irabazi ditu azken asteotan. Gipuzkoako haur mailako taldekako txapelketa irabazi ondoren, pasa den asteburuan ere garaipena lortu zuten Euskadiko txapelketan.
Hain zuzen ere, Euskadiko txapelketa Basaurin jokatu zen ekainaren 1ean. Donostiako taldea izan zen onena, Salto Bidasoaren eta Elorrioko Xake Eskolaren aurretik. Lehiaketa bost txandatan egin zuten Round Robin sistema erabilita, 12+5eko erritmoan.
Gros Xake Taldearen laukotea Maialen Perez, Axel Rodriguez, Pau Algans eta Dani Odriozola gazteek osatu zuten, Julen Rodriguez entrenatzailearen gidaritzapean.


