Denboraldiko azken garaipenaren bila
Realak ligako azken jardunaldia jokatuko du bihar, Zubietan. Levante Las Planasen kontra ariko dira (12:00).
Realeko neskak Madrilen kontrako garaipena ospatzen.Reala Ligan ez dira kopan bezain urrutira iritsi, sasoia gorabeheratsua izan delako. Horrela ere, pozik egoteko arrazoiak ditu Realak. Pasa den asteburuan, Madril hartu zuten mendean, markagailua iraulita, eta, horri esker, irribarrea berreskuratu zuten. Mantentzeko, Levante Las Planasi ere irabazi beharko diote. Azken partida Zubietan jokatuko dute bihar, 12:00etan.
Hainbaten azken partida izango da, talde txuri-urdinean jarraituko ez dutelako. Natalia Arroyo entrenatzailea da horietako bat, eta jokalarien artetik ez da oraindik argitu zeintzuk ez duten jarraituko datorren sasoian.

