Xabi Orozek ez du Gipuzkoa Basketen jarraituko
Xabi Oroz saskibaloi jokalaria.Gipuzkoa Basket Gipuzkoa Basketek jakinarazi duenez, Xabi Orozek ez du taldean jarraituko, jokalariak horrela erabakita. Azkoitiarrak 232 partida jokatu ditu donostiarrekin, eta zortzi urte egin ditu klubean. Hain zuzen ere, Gipuzkoa Basketek eskerrak eman dizkio urte hauetan guztietan izandako “dedikazioa, lidergoa eta esfortzua”.
Orozek agerraldia egingo du bihar 10:00etan Illunbeko prentsa aretoan publikoki agur esateko.

