Elene Guridiren aldeko apustua egin du Realak
Elene Guridi jokalari txuri-urdina.Reala Realak harrobiaren aldeko apustua indartu nahi du datorren denboraldiari begira. Horrela, Elene Guridi oñatiar gazteak lehen taldearekin jokatu ahal izango du. Bigarren taldeko jokalaria da, berez, baina aukera izango du biak tartekatzeko.
Guridik aurten egin du debuta lehen taldearekin, eta bere lehen partidan asistentzia bat eman zuen. 26 zenbakiarekin ariko da.


