Igarotako bidearen kronologia bat
Eskubaloia

Bera Berak Benfica izango du arerio

Europako Ligako lehen kanporaketa urrian jokatuko du Donostiako eskubaloi taldeak.

BeraBera_Europa Bera Berak Europako Ligan jokaturiko partida bat.Oscar Araujo

Europako Ligako zozketa egin zuen atzo Europako Eskubaloi Federazioak (EHF), Vienako egoitzan. Berak Berak bi urrats egin beharko ditu helburua betetzeko: multzoen fasean sartzea.

Benfica izango dute aurkari QR2 kanporaketan, Portugalgo liga txapelduna. Joanekoa Portugalen jokatuko dute urriaren 5ean edo 6an, eta itzulerakoa Gaska kiroldegian, ziurrenik, urriaren 12an. Aurrera eginez gero, azaroan, donostiarrek Poloniako Lublin talde indartsua izango dute aurrez aurre QR3 kanporaketan.

Klubak ontzat jo du zozketa, nahiz eta zuhurtasunez jokatu behar dela gaineratu. Besteak beste, ibilbidea zaila delako. “Benfica ezagutzen dugun taldea da, eta pozik gaude zozketaren emaitzarekin”, adierazi du Tati Garmendia Bera Berako arduradunak. Aldiz, Lublin gainditzea zailagoa izango dela aitortu du: “Europan talde historikoa da, jokalari garrantzitsuak dituzte eta fisikoki oso indartsuak dira”.

HITZAkide HITZAkide