Gasteizen Blusek eta Neskek abiatu dute egitasmoa, eta Donostiako Piratek eta Bilboko konpartsek bere egin dute. Euskal Herriko beste herrietan zabaltzeko deia egin dute, baita ere. Ibon Meñikak, Gernika-Palestina elkarteko kideak, nabarmendu du “jaietan genozidioak ez dituela oporrak hartzen”. “Badakigu bildutako dirua ez dela nahikoa Palestinaren beharrak asetzeko, baina, ekimen honekin batera, euskal herriaren elkartasuna erakutsi nahi diogu Palestinako herriari”, gehitu du Meñikak. “Atturritik Ebrora, ibaitik itsasora”.
Palestinaren aldeko zapia aurkeztu dute Donostiako Piratek, beste hainbat eragilerekin batera
Donostiako Piratek, Gasteizko Neska eta Blusekin eta Bilboko hainbat konpartsekin batera, Palestinarekiko elkartasun zapia aurkeztu dute, “Palestinako herriaren aurkako genozidioa salatzeko” eta euren “elkartasuna adierazteko”. Bildutako dirua herri palestinarraren beharrak asetzen laguntzeko erabiliko da, Gernika-Palestina elkartearen bidez.