Miren Lazkano hamargarren izan da finalean
Parisko Olinpiar Jokoetako eslalom kanoako proban, onenekin aritu da donostiarra.
Finalera iristea zuen helburu, eta hori bete du Miren Lazkano piraguista donostiarrak. C1 eslalomeko finalean, ordea, hamargarren postuan bukatu du (116.97) —hamabitik—, Vaires-sur-Marne kanalean behera hiru ate ukitu ditu, eta hori gehiegizko zigorra izan da Lazkanorentzat. Finalerdietan baino denbora gehiago behar izan du finalean.
Dominen lehia estua izan da, eta ezustekoz betea. Azkenean, Jessica Fox australiarrak irabazi du urrea (101.06), Elena Lilik alemaniarrak zilarra (103.54) eta Evy Leibfarth estatubatuarrak brontzea (109.95).
Lazkanok oraindik ez ditu Parisko lanak bukatu. Izan ere, kayak kros modalitatean parte hartuko du.