Sexu eraso bat egin du gizon batek Amaran, eta atxilotu egin dute
Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du gaur, ustezko sexu eraso baten egile izatea leporatuta. Emakumeak salatu duenez, erasotzaileak Easo plazako parkingean jazarri du, sexu erasoa gauzatu du, eta ondoren ihes egin du.
Udalak jakinarazi duenez, inguruan zebilen Udaltzaingoaren patruila bati laguntza eskatu dio emakumezkoak, eta hauek erietxera eraman dute beran artatu zezaten. Biktimak emandako datuekin, Udaltzaingoak gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin du gaur goizean, bere etxean zegoela.
Biktimak salaketa jarri du, eta atxilotua Udaltzaingoaren egoitzan dago.