Realak sentsazio onak berretsi nahi ditu liga hasieran
Aro berri bati ekingo dio Realak emakumezkoen ligan. Jose Luis Sanchez Vera entrenatzaileak gidaturikoa izango da. Bihar jokatuko dute lehen partida Sevillaren zelaian, 20:30ean. Denboraldiaurrean maila onean aritu dira txuri-urdinak, eta, beraz, sasoi hobeago bat egiteko itxaropena du taldeak eta klubak.
Lehen taldeak 25 jokalari izango ditu, eta atzo iragarri zituzten 2024-2025 denboraldiko dortsal ofizialak. Sei fitxaketa egin ditu talde txuri-urdinak: Violeta Quiles (Betis), Lucia Pardo (Madril), Maria Valle (Real Madril B, utzita), Lucia Rodriguez (Sevilla), Klara Cahynova (Sevilla) eta Clara Lavogez (Kansas City).
Era berean, bigarren taldetik lehenengora hiru jokalari igo dituzte: Nora Sarriegi, Elene Guridi eta Alazne Estensoro.
Aldiz, Reala utzi dutenak hiru dira: Alejandra Bernabe (Chelsea), Synne Jensen (Atletico Madril) eta Iris Arnaiz (Sevilla).