Ez da esperotako hasiera izan
Realeko neskak, Sevillaren zelaian.Reala Realak porrot batekin hasi du emakumezkoen liga. Atzeko lerroan egindako akatsen ondorioz, galdu egin zuten Sevillaren kontra (3-2), pasa den larunbatean. Denboraldiaurrean erakutsitako sentsazio onak atzean geratu ziren, eta, beraz, ez zuten esperotako maila ematea lortu.
Lehen zatian markagailuan atzetik jarri ziren txuri-urdinak, eta bigarren zatira arte ez zuten berdinketa lortu, Nerea Eizagirre kapitainaren bidez. Ordea, kontraerasoan etxeko taldeak bi gol egin zituen, eta Realari maldan gora jarri zitzaion norgehiagoka. Azken minutuan, Claire Lavogezek txuri-urdinen bigarren gola egin zuen. Ondoren, aukerak izan zituzten luzapenean partida berdintzeko, baina ez zuten lortu.
Porrota ahaztu beharrean dira datorren jardunaldiari behar bezala aurre egiteko. Izan ere, Bartzelonaren aurka ariko dira, Europako txapeldunen zelaian.

