Jamie Cullum musikariak bat egingo du Jazzaldiaren 60. urteurrenarekin

Asko falta da 60. Jazzaldirako, baina lehendabiziko baieztapena iragarri dute: Jamie Cullum. Musikari ingelesa 2025eko uztailaren 22an eta 23an arituko da bi agertoki desberdinetan, bi talde desberdinekin.
Cullumek ondo ezagutzen du Jazzaldia, eta baita zaleek ere musikaria bera. Bakarka, taldean, big band batekin eta DJ lanetan aritu izan da Donostiako jaialdian. Trinitate plazan, Kursaalean eta Zurriolako hondartzan aritu izan da —45.000 pertsonen aurrean—. 2009an aritu zen estreinakoz, 20 urte inguru zituela. Gerora, 2013an, 2015ean eta 2019an ere bisitatu zuen Donostia.
Datozen hilabeteetan zehaztasun gehiago eskainiko ditu Jazzaldiak aipaturiko bi kontzertuei buruz. Izan ere, Jazzaldiaren 60. urteurrenaren ospakizunarekin bat egingo du Cullumek.