Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Zaintzaren sektorea eta euskararen harremana aztertuko du Kontseiluak jardunaldi batean

Zaintza sektorearen egoera ezagutu eta euskalgintzatik eskaini daitekeena aztertzeko mintegia antolatu du Kontseiluak, irailaren 26an Donostian.

mintzodromoa San Telmo museoko mintzodromo bat. (Argazkia: Beñat Parra)

Jardunaldia antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, datorren urriaren 26an, zaintza sektorearen eta euskararen arteko harremana aztertzeko. Kontseiluaren ustez, euskalgintzak, askotan, “bazter uzten du” zaintzaren sektorea, eremu sozioekonomikoaz ari denean. Horregatik, besteak beste, “estrategikoa” den eztabaida dela uste dute.

Bada arantza bat. Kontseiluak dioenez, “euskararen gaiak tentsioak” sortzen dituela eremu horretan, alegia.Batetik, euskaraz zaindua izateko eskubidea egon beharko lukeela, eta, bestetik, zaintzan aritzen diren langileak omen direlako “euskararako irisbiderik zailena dutenak”.

Hori horrela, egoera ezagutu eta euskalgintzatik eskaini daitekeena aztertzeko helburua du mintegi honek. “Batetik, gogoetarako gunea izango da, esaterako, aholkularitzen sektoretik zein bide urratu diren hausnartzeko. Bestetik, etxez etxeko eta zaintzaren alorreko langileen sektorearen erradiografia bat egiten saiatuko gara, irakurketa feminista bat eginez, eta, nola ez, sektoreko langileei eurei ahotsa emanez. Era berean, helduen euskalduntze alfabetatzeari zer nolako erronkak dakarzkion ere aztertuko dugu. Arlo sozialean, ostera, korapiloa askatzen saiatzeko martxan jarritako hainbat esperientziaren berri ere jasoko dugu”.

Mintegia irailaren 26an, 9:00etatik 14:30era, egingo da, Donostiako Santa Teresa Komentuko KMK aretoan. Parte hartzea doakoa da, baina, aurretik izena eman behar da, irailaren 23a baino lehen.

EGITARAUA

09:00-09:30 Zer da eremu sozioekonomikoa euskalgintzarentzat? Nor utzi du kanpoan? Zergatik da zaintza estrategikoa euskararentzat?

  • Idurre Eskisabel Larrañaga, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia

09:30-10:15 Nola eragin du orain arte euskalgintzak?

Aholkularitza sektoreko eragileak

10:15-11:00 Nork zaintzen gaitu? Zein baldintzatan? Sektorearen erradiografia bat ikuspegi feministatik.

  • Ainhoa Olaso Sopelana, Bilgune Feminista
  • Miren Aranguren Etxarte, Emagin Elkartea

11:00-11:30 Kafe-etena.

11:30-12:15 Zaintzen gaituztenei entzute ariketa.

  • Maitelan
  • Trabajadoras no domesticadas
  • Bidez Bide
    12:15-13:00 Helduen euskalduntze-alfabetatzeak zer du eskaintzeko? Zer egokitzapen du egiteko?
  • Euskaltegi-barnetegien ikuspuntua

13:00-13:45 Esperientzia praktikoak.

  • Kabia
  • Badalab
  • Usurbilgo Zaintza Ekosistema

13:45-14:15 Ondorioak eta itxiera

HITZAkide HITZAkide