Igarotako bidearen kronologia bat
Zinemaldia

Jaione Camborda izango da Zinemaldiko epaimahaiko burua

jaione Jaione Camborda, Kursaalaren kanpoaldean. (Argazkia: Beñat Parra)

Jaione Camborda donostiarra izango da 72. Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburua. Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz Cambordak, O corno filmagatik, eta sari hori eskuratu zuen lehen euskal emakumea izan zen. Cambordarekin batera izango dira: Leila Guerriero idazle eta kazetari argentinarra, Fran Kranz aktorea, Christos Nikou zuzendari greziarra, Ulrich Seidl zinemagile austriarra eta Carole Scotta ekoizle frantziarra.

Osatu dira gainontzeko epaimahaiak ere:

Kutxabank-New Directors Sariaren epaimahaia
Horizontes Sariaren epaimahaia
abaltegi-Tabakalera Sariaren epaimahaia
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaia
HITZAkide HITZAkide