Ane Gabarainek jaso du Gure Zinema saria
Ane Gabarainek II. Gure Zinema Saria jaso du gaur, “bere ibilbide arrakastatsuagatik eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ekarpenagatik”. Aurtengo Zinemira saria izan den Elena Irureta aktore eta lagunak eman dio saria, ekitaldi hunkigarrian.
Gabaraini ikus-entzunezkoen euskal sektoreari egindako ekarpena eta bere aktore ibilbidea aitortuko diote. Antzerti antzerki eskolan eman zituen bere lehen pausoak aktore gisa, eta ordutik, antzerkian, telebistan eta zineman egin du lan. Honako proiektuetan hartu izan du parte, besteak beste: Goenkale, Bi eta bat, Mi querido Klikowsky, Jaun ta jabe, Loreak, 20.000 especies de abejas, Alli abajo eta Patria. Hain zuzen ere, iaz Goya sari bat eskuratu zuen 20.000 especies de abejas filmean egindako lanarengatik.
Apika, Eitb, EPE-APV, EZAE, Ibaia eta euskal zinema sektoreko “familia osoa” batzen ditu Gure Zinemak, eta euskal zinema sustatzea du helburu.