'Transitos' liburuaren irakurraldi kolektiboa egingo du Naizenek hainbat pertsona ezagunekin
Pertsona ezagunek bi orduz jarraian irakurriko dituzte haur transexualen gurasoen kontakizunak.
Naizen elkarteak Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen 2020an. (Argazkia: Irati Salsamendi) Naizen, adingabe transexualen familien elkarteak, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Laudioko udalekin batera, haur eta gazteen transexualitatearen inguruko gurasoen kontakizunak biltzen dituen Transitos liburuaren irakurketa jarraitua antolatu du gaurko.
Ekitaldian, gizarteko hainbat alorretako ordezkariek hartuko dute parte istorioak jendaurrean irakurriz. Gaur izango da jarduera, Urriaren 3an, ostegunean, 18:00ak eta 20:00ak bitartean Aiete Jauregiko Gandhi Aretoan. Antolatzaileek kontakizunak bertatik bertara entzutera animatzen dituzte herritarrak.
Proiektuaren helburua da haurtzaroan eta nerabezaroan pertsona transexualek eta euren familiek dituzten bizipenak ulertaraztea eta enpatia sortzea, gizartean inklusioa eta errespetua sustatuta. Gainera, pertsona horiek haurtzarotik dituzten esperientzia eta desafioen inguruan sentsibilizazioa lortu nahi da, horrela aniztasunean eta sexu identitatean ezagutza bultzatuta.
Donostiako irakurketako partaideak hauek izango dira:
– Eneko Goia
– Amets Arzallus
– Elena Irureta
– Anabel Arraiza
– Maite Peña
– Ane Gabarain
– Aiora Belartieta
– Ana Galarraga
– Joxe Mari Agirretxe
– Kontxita Beitia
– Mikel Astarloza
– Saioa Aizpurua
– Aitzole Araneta
– Pablo Barrio
– Iker Galartza
– Bertol Arrieta
– Ekaitz Goikoetxea
– Aingeru Mayor

