Europako bigarren abentura hastear dira
2024-2025 denboraldiko Ibaeta Basket taldea eta zuzendaritza teknikoa.Ibaeta Basket Ibaeta Basketek denboraldiko lehen garaipena nahi eta behar du. Ligan galdu ondoren, bigarrenez ariko dira Eurocup txapelketan, gaurtik aurrera. Hain zuzen ere, multzoen faseko lehen partida jokatuko dute Belgradeko Izan Gorriaren kontra, 20:00etan, Gaska kiroldegian.
Europan aritzeko aukera pasa den denboraldian lortu zuten, liga zazpigarren tokian bukatuta. Hiru talde sendo eta zail izango dituzte aurrez aurre Eurocup txapelketako multzoen fasean; aipaturiko Izar Gorria, Errumaniako ACS Sepsi eta Greziako Protcas Voucas. Multzo bakoitzeko bi onenek egingo dute aurrera, beraz, lehen partidatik puntuak batzea ezinbestekoa da.


