Avanzak telefono bidez salduko ditu Lurraldebuseko txartelak, webguneak kolapsatuta jarraitzen duen bitartean
Lurraldebuseko bidaia txartelak erosteko online zerbitzuan dagoen kolapsoa konpontzeko proposamena egin du Avanza enpresak: telefono bidez salduko dituzte.Webgune bidez txartelak erostea ia ezinezkoa delako abiatu dute honako neurria, baina ikusteko dago telefono sistema honek arazoari aurre egingo ote dion.
Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, telefono bidezko salmenta urriaren 14tik aurrera jarriko da martxan, astelehenetik igandera, 07:30etik 21:30era, urtarrilaren 1etik abenduaren 25era izan ezik.
Baldintza berberak
Erabiltzaileek 843 740 286 zenbakira deitu ahal izango dute txartelak erosi ahal izateko eta “online erosteko baldintzak berdinak izango dira”. Erabiltzaileek telefono zerbitzuaren bidez edo Avanza webgunearen bidez erositako txartelak aldatu eta baliogabetu ahal izango dituzte, online erosketaren baldintzen arabera.
Azken asteetan Lurraldebuseko txartelak online erostea ezinezkoa izan herritar askorentzat, erabat kolapsatua egon delako. Donostiako Kontseilu Sozialistak oharra kaleratu zuen joan den astean arazoari irtenbidea emateko eskatuz.