San Bartolomeko hirigintza proiektuaren inguruan hausnartuko dute
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak San Bartolome muinoari buruzko jardunaldia antolatu du. Hilaren 15ean izango da, EHUren Arkitektura Eskolan, 18:00etan. Gipuzkoako lurralde eta hiri etorkizunari buruzko hausnarketa eta eztabaida zikloaren baitan egingo dute.
Jon Begiristain, Xabier Uranga, Ibon Salaberria eta Lorenzo Goikoetxea arkitektoek parte hartuko duten mahai inguru bat egingo da lehenengo. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak gidatutako solasaldia izango da. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina plazak mugatuak dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean.