Trukean hirukoak estreinako diskoa plazaratu du
Hainbat euskal idazlek idatzitako hitzekin abestiak sortzen ditu Trukean hirukoak. Imanol Solores gitarrista donostiarrak, Marijo Mendibil abeslari billabonatarrak eta Ixak Oiartzabal perkusio jotzaile errenteriarrak osatzen dute. Ekarri didazu gogora estreinako diskoa plazaratu berri dute, eta sarean entzungai jarri dute.