Mediku ona ala naturala?
Zer nahiago duzu mediku ona ala euskalduna? Aukeran, nahiago dut medikurik behar ez izan, ez dizut gezurrik esango. Kontua da, hemen, batzuek ez dutela euskara normalizatzerik nahi, eta «natural» eta «para todos», ez dela hain «para todos».
Bide batez —etxe honetan Sarriren oso zaleak gara, badakizue—, nik ere ez nuke nahi euskara normalizatzea. Normalena homogeneizazioa delako, eta gurea, arrarokerien taldean sartzen delako. Dena pribatizatzen den sasoian, euskara denona delako.
Eta gauzak horrelaxe. «Natural para todos» diotenak dira euskaldunak gutxiesten gaituztenak, ordu erdi triste bat eman ez diotenak hizkuntza ikasteko gogoari. Eta asko-gutxi, mendez mende datorren tradizio kolonialista etnozidaren logikan dabiltzanei. Ikasi ezazue behingoz, eta eman bakea!
Hori bai, neurritasunez, e. Ez dadila orain euskara bete poliziaz, epailez eta mota guztietako eskuindar jendilajez. Hizkuntza honetaz disfrutatzen utzi diezaguten, eta territorio libre bakarra izaten jarraitu eta abar, eta abar:
‘Emukatup tab kogaid erug naedlakezta
ae neztidnufnok nugud…’