Aro baten amaiera: Joseba Egibarrek GBB utziko du, 33 urteren ostean
Aldaketa ugari izaten ari da EAJn. Zuzendaritza berria eztabaidatzen ari diren honetan, belaunaldi aldaketa datorrela eta, ugariak izaten ari dira ardura aldaketak. Gipuzkoako EAJn ere izango da aldaketarik, eta Joseba Egibarrek Gipuzkoa Buru Batzarra utziko duela iragarri du, EITB Mediak aurreratu duenez.
Itsaso Atutxak Bizkaikoa eta Jose Antonio Susok Arabakoa utzi ostean iritsi da Egibarren iragarpena. EAJren korronte ofizialak Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarra proposatu du ordezko gisa.
EAEko azkeneko hauteskundeetan ez zen hautagai gisa aurkeztu, eta lehen aldia da, 34 urtean, Eusko Legebiltzarretik kanpo.
Egibar EAJko politikari garrantzitsuenetakoa izan da. 1998ko Lizarra-Garaziko akordioan protagonismoa izan zuen, eta EAJren alderdi abertzaleenaren ikurra izan da, bereziki Gipuzkoan.