Hirugarrena izan da esanguratsuena
Ibaeta Basketek hirutik hiru partida irabazi ditu Europako Kopan. Proteas Voulas greziarrak ere mendean hartu dituzte (48-73).
Europan aise eta sasoiko dabil Ibaeta Basket. Europako Kopako multzoen faseko hirugarren partida jarraian irabazi dute. Gainera, hirugarrena izan da esanguratsuena. Izan ere, alde nabarmenarekin gainditu zuten atzo Greziako Proteas Voulas taldea (48-73).
Laurden guztietan izan ziren aurretik, eta agerian geratu zen bi taldeen arteko aldea. Donostiarrak dira multzoko lider sendoak gainerako hiru taldeei irabazita: Izar Gorria, ACS Sepsi eta Proteas Voulas.