Igarotako bidearen kronologia bat
Kirol emaitzak

Gaindiezinak dira, momentuz

Txuri Urdin izotz hockey taldeko neskek jokaturiko bost partidak irabazi dituzte, eta onenak direla erakutsi dute.

TxuriUrdin Txuri Urdineko neskak gol bat ospatzen.Txuri Urdin

33 gol egin eta soilik lau jaso dituzte. Zenbaki esanguratsuak lortu dituzte Txuri Urdineko neskek ligako lehen bost partidetan. Guztiak irabazi dituzte, eta horietako asko alde nabarmenarekin. Larunbatean, Valdemororen izotz pistan jokatu zuten, eta aise menderatu zituzten (0-11). Lidergoa sendotu dute, eta Huarte bigarren sailkatua dagoeneko sei puntura dago.

Belar hockeyan, Reala puntu bakarrarekin konformatu behar izan zen Zubietan, Tenisen kontra (1-1). Irabazteko neurketa bazen ere, ez zuten lortu bigarren gola egin eta garaipena ziurtatzea. Ondorioz, sailkapen nagusian koska bat behera egin dute. Orain, zazpigarren tokian daude hamar punturekin.

Futbolean, Reala kolpetik eten zuen atzo gauean bolada ona. Gironan eta Belgraden lorturikoa ezerezean geratu zen Osasunaren kontrako euskal derbian. Lehen zati ona jokatu arren, atzean egindako bi akats larrik kondenatu zuten talde txuri-urdina. Osasunak gutxirekin asko egin zuen, eta Reala nahi eta ezin aritu zen, beste behin ere. Atzoko porrotak taldea beheko postuei begira jarri du. Halere, kezkagarriagoa dira Anoetako estatistikak. Denboraldi honetan bost partida galdu, bat irabazi eta bat berdindu ditu taldeak.

Saskibaloian, Ibaeta Basketek ezin izan zuen beste garaipen bat eskuratu ligan. Ondo baino hobeto dabiltza Europan, baina beste kontu bat da liga. Celtaren pistan galdu egin zuten sei puntuko aldearekin (66-60). Bestalde, Gipuzkoa Basketek partida bikaina jokatu zuen Ourenseren pistan. Balio handiko garaipena eskuratu zuten gipuzkoarrek (76-83).

EMAITZAK

Izotz hockeya

Emakumezkoen liga, 6. jardunaldia

  • Valdemoro 0 –  Txuri Urdin 11

Belar hockeya

Emakumezkoen liga, 7. jardunaldia

  • Reala 1 – Tenis 1

Futbola

Gizonezkoen liga, 11. jardunaldia

  • Reala 0 – Osasuna 2

Saskibaloia

Emakumezkoen liga, 4. jardunaldia

  • Celta 66 – Ibaeta Basket 60

Gizonezkoen bigarren mailako liga, 5. jardunaldia

  • Ourense 76 – Gipuzkoa Basket 83
HITZAkide HITZAkide