Sevillara, garaipenaren bidea berrartzera
Etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan Realeko mutilek eta Bera Berak; etxean, aldiz, Realeko neskek, Gipuzkoa Basketek eta Txuri Urdineko neskek.
Ligako azken neurketan Osasunaren aurka galdu ostean, garaipena nahi du Realak asteburu honetan. Ez da erraza izango, Sevillaren etxean jokatuko baitu eta andaluziarra talde gogorra baita, baina txuri-urdinek sailkapenean gora egin nahi badute, irabaztea da bide bakarra. Futboletik irten gabe, Realeko neskei dagokienez, Madril hartuko dute etxean etzi, ligako hamabigarrena; garaipena eskuratu eta sailkapenean gainetik dituztenei presioa egiteko aukera bikaina dute txuri-urdinek.
Saskibaloian, Ibaeta Basket Valentziaren etxean jokatzekoa zen neurketa atzeratu ostean —zona horrek bizi duen egoera katastrofikoagatik—, Gipuzkoa Basket da asteburuan arituko den saskibaloi talde donostiar bakarra. Obradoiro hartuko dute etxean donostiarrek, ligako hamargarren sailkatua.
Eskubaloian, Atletico Guardesen etxean jokatuko du Bera Berak. Ligako liderrak dira aurkariak, eta, beraz, partida zaila izango da, baina baita mahai gainean kolpea emateko aukera ere donostiarrentzat.
Azkenik, hockeyan, belar hockeyko Realeko taldeak eta izotz hockeyko Txuri Urdineko mutilek ez dute partidarik jokatuko asteburu honetan; bai, ordea, Txuri Urdineko neskek. Hain zuzen ere, Majadahonda hartuko dute etxean, eta orain arte erakutsitako garaiezintasunarekin jarraitu nahi dute.
PARTIDAK
Futbola
Gizonezkoen liga, 12, jardunaldia
- Sevilla — Reala (igandea, 3, 18:30)
Emakumezkoen liga, 8. jardunaldia
- Reala — Madril (igandea, 3, 12:00)
Saskibaloia
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 6. jardunaldia
- Gipuzkoa Basket — Obradoiro (larunbata, 2, 18:00)
Eskubaloia
Emakumezkoen liga, 7. jardunaldia
- Atletico Guardes — Bera Bera (larunbata, 2, 19:00)
Izotz hockeya
Emakumezkoen liga, 7. jardunaldia
- Txuri Urdin — Majadahonda (larunbata, 2, 18:00)