Kartzelara sartu dute Pasaiako hilketa matxistaren egilea
Mugimendu feministak elkarretaratzea egin du Donostian, Pasaiako erailketa matxista gaitzesteko. Indarkeria matxistari aurre egin, batu feminismora! lelopean. Euri jasaren ondorioz, kiosko barruan izan da elkarretaratzea.
Joan den asteburuan hil zuen 53 urteko gizon batek Leonor bikotekide ohia, bi tiro emanda. Emakumearen alaben aurrean izan zen gertakari lazgarria eta gizonak ihes egin zuen. Handik gutxira, ordea, bere burua entregatu zuen hiltzaileak eta ordutik atxilotuta dago.
Atzo, hain zuzen, epailearen aurretik pasa zen gizona eta behin-behinean espetxeratu zuten, epaiketaren zain.
Donostiako mugimendu feministak egindako elkarretaratzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin zen baita ere.