Reala Ponferradinaren aurka ariko da Kopako final-hamaseirenetan
Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa egin dute eguerdian, eta Reala Ponferradinaren aurka ariko da. Partida 2025eko urtarrilaren 4an edo 5ean jokatuko da, Toralin futbol zelaian. Ponferradina Espainiako hirugarren mailako taldea da —RFEF 1. maila—, Realaren bigarren taldearen kategoria berekoa. Aurten, elkarren aurka aritu dira, eta txuri-urdinek irabazi zuten (0-1).
Realak bi kanporaketa jokatu ditu dagoeneko. Aurrenekoan, Jove Español menderatu zuten (0-5), eta duela egun gutxi Conquense kanporatu zuten (0-1).
Bestalde, Kopako egutegiaren berri eman du Espainiako Futbol Federazioak. Esan moduan, final-hamaseirenetako neurketak 2025eko urtarrilaren 4an eta 5ean jokatuko dira. Final-zortzirenak urtarrilaren 15ean, final laurdenak otsailaren 5ean, finalerdietako joaneko partidak otsailaren 26an, eta itzulerakoak apirilaren 2an. Azkenik, finala, apirilaren 26an izango da Sevillako Cartuja futbol zelaian.