Trinitate plaza aldarrikapenekin suspertu dute
Hilaren 13an, Kirol Eguna egin zuen Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA), "auzoko plaza eta kaleak jolasteko direlako".
Harrera ona izan zuen, eta espazio publikoan aisialdia aldarrikatu zuten. Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) pasa den ostiralean Trinitate plazan egindako Kirol Egunean auzotar askok parte hartu zuten. Horrekin batera, plazako iturriari plaka jarri zioten. “Garaipen txiki baina garrantzitsua da guretzat”, adierazi du AZGA-k.
“Behin eta berriz esan digute Plaza Berrian baloiarekin jolastea debekatua dagoela. Hori gutxi ez, eta Trinian (“itxita” zegoelako) futbolean jolasteagatik isunak jaso dituzte hainbat gaztek”, salatu dute. Horregatik, Trinitate plaza auzoarentzat izatea aldarrikatu zuten ostiral iluntzean.