Harkaitz Millan Etxepare Institutuan izango da, PSE-EEren proposamenez
Duela bi urte Gipuzkoako Aldundiko karguak utzi behar izan zituen, parranda giroan emakume bat iraindu eta Ertzaintzak atxilotu ostean. Gerora absolbitu zutelako proposatu dute kargurako.
Harkaitz Millan Gipuzkoako aldundiko diputatu ohia esparru publikora itzuliko da PSE-EEk Etxepare Instituturako proposatu ostean. Duela bi urte, Millanek bere kargu guztiak utzi zituen, parranda giroan, ustez, emakume bat iraindu eta ostean liskarra sortzeagatik. Ertzaintzak atxilotu eta autoritatearen kontrako delitu bat egotzi zioten, ordea, gerora absolbitu egin zuten. Hain zuzen, PSE-EEk dio kardurako “egokiena” zela, kontuan izanda egotzi zizkioten delituetatik absolbitua izan zela.
Hilaren 9an hautatu zuten institutuko zuzendaritzako kide gisa Millan, Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean. Millanekin batera Maria Jesus Guerra izendatu zuten, EAJk proposatuta, Alberto Barandiaran EH Bildukoa, eta Rafael Olaizola PPkoa. Izendapen guztiek lau taldeen babesa izan zuten: PSE, EAJ, EH Bildu eta PP