Igarotako bidearen kronologia bat
Saskibaloia

Europan jarraitzeko eguna eta lekua

Ibaeta Basketek Charnay hartuko du Gaskak, Europako Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partidan (20:00).

IbaetaBasket_Charnay Ibaeta Basket eta Charnay taldeen arteko partida.Charnay

Ligako bolada txarraren oso bestelakoa da Europakoa. Batak besteari eragin diezaiokeen arren, Ibaeta Basketek lortu du txapelketa bakoitza bereizten. Horrela, maila onean dabiltza Europako Kopan, eta aurrera jarraitu nahi dute. Horretarako, Frantziako Charnay menderatu beharko dute gaur, Gaska kiroldegian (20:00).

Final-hamaseirenetako joanekoan berdindu egin zuten bi taldeek (68-68), eta, beraz, puntu bat gehiago sartzea baino ez dute behar kanporaketa gainditzeko. Donostiako saskibaloi taldea nahiko makal aritu zen ligan Ensino azken sailkatuaren kontra, eta sentsazio txar hori ahazteko aukera paregabea dute.

HITZAkide HITZAkide