Jazzaldiak aurkeztu ditu ordainpeko kontzertuak
Jazzaldiak aurkezten ditu ordainpeko kontzertuak. Urteroko legez, jazzaren munduan ezagunak diren izen handiak izango dira jaialdian, eta, batez ere, berritasun gutxi. Sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai (hilak 19), 10:30ean.
Uztailaren 22an hasiko da Kursaal Auditorioan, Jazzaren eta egungo poparen izar handienetako baten kontzertuarekin: Jamie Cullum britainiarra, Jazzaldian biltzen den publikoarentzat ezaguna. Aurreratu dutenez, gainera, Cullumek bigarren kontzertu bat eskainiko du Jazzaldian, doan, uztailaren 23an, Zurriola hondartzako Keler Gunean.
Egun horretatik aurrera, Kursaaleko Auditorioak beste bost kontzertu aurkeztuko ditu. Uztailaren 23an, musikaren historiak eman duen talde mitikoetako bat arituko da, The Beach Boys. Ostegunean, 24an, Yerai Cortes flamenkoa, estiloen gainetik dagoen bere proposamen gazte eta garaikidearekin. Hurrengo egunean, hilaren 25ean, Hermeto Pasccoal brasildarra izango da; lehendik saiatu izan da Jazzaldia bera ekartzen, baina COVID-19aren pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten.
Uztailaren 26an, larunbata, aukera izango da musika garaikideren figura sailkaezina den Andrew Bird abeslari eta biolinistaren hirukotea, ikusi eta entzuteko. Programazio honek dakarren beste berritasun interesgarria.
Egun horretan, Jazzaren kondaira handienetako baten jaiotzaren mendeurrena ospatuko du Jazzaldiak: 1925ean Montrealen jaiotako Oscar Petersonena. Eta hiru musikari aparten eskutik egingo dute: Sullivan Fortner, New Orleanseko interpreteen azken belaunaldietatik gailendutako pianista, eta baxuak eta bateriak osatutako duo legendarioa, John Clayton eta Jeff Hamilton (azken hau, Petersonen taldeko bateria urte askotan), ezinbesteko figurak gure musikaren historian.
Trinitate Plaza
Jazzaldiko agertokirik enblematikoenak, beti bezala, lau gau eskainiko ditu, eta bi kontzertuz osatutako saio bikoitzaz gozatzeko aukera emango digu. Uztailaren 24an, Steve Coleman eta bere Five Elementstaldearekin hasiko da; sutsu eta bizia beti, Coleman egungo jazzaren eszenako saxo karismatikoenetakoa da. Kurt Ellingekin jarraituko da gaua, egungo Jazz kantaririk onenetakoarekin. Oraingoan, Yellowjackets taldea izango du lagun, edizio honetarako beste berritasun nagusietakoa.
Ostiralean, hilak 25, Marc Ribot gitarristarekin eta Hurry Red Telephone bere talde berriarekin hasiko da gaua. Ondoren, jazz bokalaren dama handienetakoa, Dee Dee Bridgewater, “We Exist!” bere proiektua aurkezten izango dudagu bertan.
Uztailaren 26an,Crosscurrents Trio, bi musikari bikain, Dave Holland kontrabaxuan eta Chris Potter saxofoian, Bigarren kontzertua, berriz, artista berritzaile, harrigarri eta ustekabeko batek emango du: Chief Adjuah (Christian Scott) tronpetista, konpositore eta ekoizleak.
Trinitateko azken saio bikoitzean, uztailaren 27an, kalitatea eta hurbiltasuna uztartzen dituzten bi proposamen. Lehenik eta behin, Marco Mezquida pianista eta Chicuelo gitarrista kolider dituen hirukotea. Ondoren, Melody Gardot, The Essential Melody Gardot (2024) bere azken diskoa aurkeztera datorren emakume abeslari bikain eta berezienetakoa.
Kartela
60. Jazzaldiko kartela ere aurkeztu dute gaurkoan, Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile grafiko eta musikariak egindakoa: El Regreso de Max du izena. Max Roachi bateria jotzaileari omenaldia da kartela, 2025ean 101 urte beteko lituzkeen maisuari; 1999an egon zen Jazzaldian, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuenean eta Randy Weston pianistarekin batera kontzertu batean parte hartu zuenean.