Ostiralean banatuko dituzte 2025eko udal egutegiak
Donostiako Udalak prest ditu 2025eko egutegiak, eta ostiral honetan (hilak 20) egingo du banaketa. Udaletxean bertan ez ezik, hainbat auzotako kultur etxeetan, Altzako Udalinfo bulegoan eta Udal Musika eta Dantza Eskolan ere banatuko dituzte egutegiak. 2025eko udal egutegiko hamahiru irudiak Donostiako txokoei buruzko ilustrazioak dira, honako artista donostiarrek eginak: Maria Dez, Nora Pilarte Galdona, Mikel Casal eta Koloreka.
Udaletxean, Altzako Udalinfon eta Udal Musika eta Dantza Eskolan 10:00etan hasiko dira egutegiak banatzen. Udaletxearen kasuan, Alderdi Ederreko sarreran, Goyeneche fundazioko kideen laguntzarekin, zehazki, Amarako Garagunekoen eskutik.
Kultur etxeetan, honako ordutegi hauetan banatuko dituzte egitarauak ostiralean: Casares, Okendo, Ernest Lluch eta Egian, 10:00-14:00 eta 16:00-20:30; Aiete, Loiola, Intxaurrondo, Larrotxene eta Lugaritzen, 16:00-20:30; Larratxoko liburutegian, 16:30-20:00 eta Martuteneko Etxarriene Auzo Etxean, 16:30-20:00.
Aleak agortzen ez badira, abenduaren 21ean, San Tomas eguna denez, larunbatetan zabaltzen dutenek (Okendo, Aiete, Ernest Lluch eta Tomasene), goizez soilik irekiko dituzte ateak. Abenduaren 23tik aurrera, Gabonetako ordutegia izango dute.