Adut Bulgak bueltan da

Ibaeta Basketek Adut Bulgak fitxatu du, Delicia Whasingtonek utzitako hutsunea betetzeko. Kanadarraren bigarren esperientzia izango da Donostian, 2016-2017 denboraldian aritu zelako Ibaeta Basketen. Denboraldi bukaera bitarte sinatu du.
1,93 metroko pibota da, eta bere fisiko indartsuak beste aukera batzuk emango ditu defentsan, eta saskiratzeko bitarteko onek erasorako gaitasuna handitzen lagunduko dute. Azken bi urteotan Frantziako ligan jokatu du, Toulouse Basket-en eta Flammes Carolo Basket Ardennes-en. Bere zenbakiak garrantzitsuak dira, partidako 10 puntu eta 10 errebote baino gehiago lortzen baititu.