Groseko hainbat kale itxiko dituzte San Sebastian egunaren arratsaldean
San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Groseko eta Erdialdeko kale gehienak itxiko dituzte danborraden joan-etorriak errazteko. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, zirkulazio mozketak 16:30etik 20:30era izango dira.
Erdialdean iazko mozketak errepikatuko dituzte. Zehazki, Parte Zaharraren eta Araba parkearen artean izango dira gehienak. Era berean, Kontxa pasealekutik Antiguako tunelera bitarteko trafikoa itxiko dute.
Grosen Erdialdeko eredua aplikatuko dute aurten. Barrualdeko kaleetan egingo dituzte mozketak, salbuespenekin. Mirakruz kalea, Galtzada Nagusia, Nafarroako etorbidea eta Kolon pasealekua zabalik geratuko dira.