Antiguan lo gutxi, danbor asko eta giro ederra

Urteroko moduan, Antigua jendez gainezka izan da gau osoan zehar, Antiguako Gazte Danborrada atera zain. Danborrada alaiak atzetik izaten ditu zientoka gaupasero eta, leihoetatik, esnatu berri dauden bizilagunak.
Kalerik kale ibili dira, Jakintza ikastetxeko haur eta gurasoekin elkartu dira gazteak eta Istingorra elkartekoei eman diete lekukoa.












































