San Sebastian eguneko erlojua, martxan
Plaza Berriko udaletxe zaharreko mastan da Donostiako bandera. Abiatu da urtarrilaren 20ko San Sebastian eguna, goraino bete den plazarekin, berritasunekin, pieza ia guztiekin eta urteurrenekin. Herritarrek 24 ordu dituzte aurretik egunaz gozatzeko. Gora Donostia!
Gonzalo Aldanondok zuzendu du estreinako aldiz Gaztelubide elkarteko danborrada, Marta Aldanondo arreba eta urketari nagusia alboan zuela. Gaixo dagoen Jose Ramon Mendizabalen behin-behineko testigua hartu du Gonzalok. Gauerdia iritsi orduko, San Sebastian martxa-rekin estreinatu da, eta ohiko beste piezak eskaini dituzte, Oilarren zalditeria izan ezik. Kresala dantza taldeak, berriz, Hiru damatxo hiru piezako dantza bildumaren hamargarren urteurrena ospatu du oholtzan eta jendaurrean.
Gauerditik aurrera, erlojua martxan jarri dira, eta danbor zein upel hotsak ugaritzen hasi dira, 24 orduko San Sebastian eguna sentitzeko eta bizitzeko.
Jarraian ikus dezakezue Jon Xabier Zabala argazkilariaren irudi bilduma: