Urko Gonzalez de Zarate Espanyolen ariko da utzita
Dagoeneko hiru jokalari dira Reala utzi dutenak neguko merkatuan.
Liga, Kopa eta Europako Liga jokoan izan arren, Reala gizonezkoen lehen taldeko jokalari kopurua gutxitzen ari da. Klubak gaur baieztatu du Urko Gonzalez de Zarate erdilariak Espanyolen jokatuko duela utzita denboraldi bukaerara bitarte. Erdilari gasteiztarrak gutxi jokatu du sasoi honetan Imanol Alguacilen aginduetara, eta minutuen bila joango da Bartzelona aldera.
Neguko merkatuan talde txuri-urdina uzten duen hirugarren jokalaria da. Jon Magunazelaia aurrelaria Kordoban utzita ari da, eta Umar Sadiq aurrelaria Valentzian. Aldiz, klubak ez du argitu Donostiara jokalariren bat etorriko ote den.
Kontratua luzatu du
Realak bestelako albiste bat iragarri du aste honetan. Harrobiko eta bigarren taldeko Mikel Rodriguez erdilari getariarrak 2027ra arte luzatu du kontratua txuri-urdinekin. Hain zuzen ere, denboraldi aparta egiten ari da Realaren bigarren taldearekin.