Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak minbiziaren aurkako espazio berria inauguratu du Donostian

Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak gune berri bat inauguratu du asteartean Loiolako Erriberan duen egoitzatik metro gutxira ekitaldi baten bidez. Bertan izan dira hainbat politikari, enpresa eta osasun sektoretako eta elkarteko kontseiluko hainbat ordezkari bildu dira.
Erabilera anitzeko gune osagarri berri horri esker, elkarteak hainbat jarduera egin ahal izango ditu taldean, hala nola prebentzioan (bizi ohitura osasungarriak sustatzeko tailerrak), esku hartzea (talde terapiak, psikologiako saioak), tailerrak, ikerlariekin sarean lan egitea, boluntario lanak, komunitate bultzadako lana eta beste elkarte batzuekin sarea sortzea.
Inaugurazioa, bukaera hunkigarriarekin
Espazio berri hau martxan jartzeko, inaugurazio ekitaldia egin dute gaur, eta bertan izan dira Eneko Goia, Donostiako alkatea, Maite Peña, Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatua, Mamen Alvarez Zubizarreta, Arreta Soziosanitarioko zuzendaria eta Jose Ramon Aranbarri, Gipuzkoako Osasun lurralde ordezkaria.
Marisa Arriola, Minbiziaren Aurka Gipuzkoaneko presidenteak eta Ander Urrutikoetxea, elkartearen Kontseiluko kide eta Onkologikoko zuzendari zientifikoak, elkarteko kide izaten daramatzaten 3 urteak hizpide izan dituzte. Bere hitzen bitartez, elkarteko bazkideek jarritako baliabideek, honelako espazio berri bat ahalbidetu dutela nabarmendu dute. Horrez gain, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak dituen etorkizuneko erronkak ere aipatu dituzte, besteak beste.
Ekitaldian, Roman Orus fisikari teoriko eta Ikerbasqueko irakaslea, Donostia International Physics Centerren (DIPC), eta Multiverse Computingen fundatzaile eta zuzendari zientifikoa izan da. Bertaratutakoek entzun ahal izan dute nola Orusek zientzia, ikerketa eta ezagutza bizitzan, osasunean eta gizartearen ongizatean duten garrantziaz hitz egiten zuen, eta nola adimen artifizialak eta teknologia kuantikoek minbizian eta haren sendatzean izango duten eraginaz.
5 urte Loiolako Erriberak auzoan
Gune berriaren inaugurazio ospakizunaz gain, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak Loiolako Erriberan ateak ireki zituenetik bost urte bete direla ere ospatu dute. Ordurako, Elkarteak 30 urte baino gehiago zeramatzan hirian, baina bere helburua ez da inoiz aldatu: “Minbizia pairatzen duten paziente eta senideen ondoan egotea”.